XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Yaunak, Bera nagusi zala adierazteko, agindu bat ipiñi zien: Atsedentoki erdian zegon zugatzetik ez yatea.

Baña Adan eta Ebak Yaunaren agindua ausirik, oben-egin zuten; ta gero larru-soñekoz yantzi ziran.

Berialaxe Yainkoak Atsetegitik bota zitun, eta galdutako zuzendasungabe, bere bizitz osoa lan eta neke askotan ta garbai-neketan igaro zuten.

Eta au guzia oben larri bategatik, ta oraindik geyago ere sorrtu zan.

Gizonen artean dauden min, neke, oñaze, ustelkeri guziak, eriotza bera ere, oben onetatik sorrtu dira.

Gizatartean zenbat ustelkeri sorrtu dan, giza-seme asko ta asko gaiztokira eramanik! Eta au guzia Adan'en eta Eba'ren obenagatik.

Oben bategatik ainbeste ustelkeri ta eriotz etorri da; ta neri, Yaunak, ainbeste ta ainbeste oben eginda, ez dit ezer ere egin.

Adan'ek eta Eba'k oben bat egin eta Yaunak Atsetegitik, eskerrik gabe, adimen yabetasunik gabe, bota zitun, eta ni ez nau gaiztokira bota?.